Bisita motak

Familiak

Familiek “Family Friendly” aisialdirako eskaintza berezia dute urte osoan zehar: Sagardoetxean familiei egokitutako bisita gidatuak eskaintzen dira eta txikiek Dasti maskota berezia ezagutzeko aukera izaten dute. Udazkenean sagar muztioaren elaborazio tailerra eskaintzen da familientzat eta urte osoan zehar tailer bereziak izaten dira Museoen Nazioarteko Eguna, Europako Jardunaldien ospakizuna eta Sagar Uzta barruan.

Sagardoetxeak familientzako “Sagarrekin jolaseanargitalpena ere badu. Bertan, Sagardoetxeako bisitaldian ikasitako edukiekin erlazionatutako asmakizunak, jokoak, etab. topatuko dituzte haurrek eta argitalpen hau bisitaldiaren ostean eskuratu ahal izango da.

Sagardoaren kulturako jardunaldi osoaz gozatu nahi duten familiek, esperientzia ezberdinak topatuko dituzte: “Sagardoa eta itsasoa“,  “Museoa eta sagardotegia“, “Sagartrekking, Dastiren oka jokoa, etab.

 

Banakakoak

Sagardoetxeako banakako bisitariek beren kabuz egin dezakete sagastiko eta museo-guneko bisita, baina gure gomendioa bisita gidatua egitea da, sagardoaren kulturako sekretu guztiak ezagutu ahal izateko. Museoko edukiak modu sakonagoan ezagutzeko aukera izango duzu eta zure bisita esperientzian ezagutza handiagoa izango duzu.

Taldeak

Sagardoetxeak bisitak talde bakoitzaren neurrira egokitzen ditu. Museoko arduradunek bisiten ordutegia eta bisita gidatuak talde bakoitzaren beharren arabera antolatzen dituzte. Museoa taldean bisitatzen dutenek jarduera didaktikoa eta dinamikoak egiteko aukera izaten dute. Arreta berezia eskaintzen zaie jubilatuen talde, enpresa eta sektoreko profesionalei.

Ikastetxeak

Ikastetxeek eskaintza berezia dute. Ikasleen adinaren araberako bisita gidatuak antolatzen dira eta urte sasoiaren arabera jarduera praktiko ezberdinak garatzen dituzte. Sagardoetxeak maila ezberdinetara egokitutako material didaktikoa dauka Lehen Hezkuntzatik hasi eta bigarren mailako irakaskuntzara bitartean. Material didaktikoa eskuratu nahi baduzu, idatzi e-mail bat info@sagardoetxea.eus helbidera.

Euskaltegiak

Sagardoetxeak euskaltegientzako bisiten programa berezia dauka, bi helburu lortzera bideratua dagoena: sagardoaren kulturaren eta sagardoaren munduko hiztegiaren ezagutza. Sagardoetxea, sagardoaren kulturako 500 hitz biltzen dituen  Sagardoaren Hiztegia dauka eta argitalpen hau euskaltegientzako eskuragarri dago biistaldian ikasitako edukiak ikasgelan landu ahal izateko.

Aisialdi taldeak

Aisialdi taldeek ere eskaintza berezia dute: Udajolas Sagardoetxean. Udako oporraldian haurrei sagardoaren kulturako edukiak modu dibertigarrian lantzeko aukera ematen dieten bisita eta joko bereziak dira.