Erakusketa eta bisita guneak

Sagardoetxea museoa Astigarragan dago, Kale Nagusiko 48. zenbakian

Museoko sarrerak sagastia, museo-gunea eta dastalekuko bisita barne-hartzen du, helduek sagardoa eta haurrek sagar muztioa dastatzen dutelarik. Museoko guneak, bisitariek museoa beren kabuz ikusteko irekiak daude, baina bisitak beti GIDATUAK dira. Bisitaldian zehar sagardoaren kulturako bitxikeriak ezagutu ahal izateko gida baten laguntza izango duzu. 4 hizkuntza hitzegiten ditugu: euskera, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Sagastia

Sagastia aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen duena. Bertan, urte sasoairen araberako jarduera eta erakustaldi ezberdinak garatzen dira, bisitariak naturaren mundu harrigarrira gerturatuz modu atsegin eta dibertigarri batean.

Sagardoetxeako sagastiak sagarrondoen laborantza modu ezberdinak, Euskal Herriko sagar barietate ezbedinak eta sagarra txikitzeko eta prentsako moduak ezagutzeko aukera ematen du naturarekin kontaktuan.

Sagastiko bisita museoko sarreraren barne dago. Urte sasoairen arabera jarduera ezberdinak garatzeko aukera eskaintzen da, batez ere taldeentzat.

Museo-gunea

Sagastiaren alboan museo gunea dago. Gune itxia da eta baliabide eta teknologia aurreratuenak erabiltzen ditu azalpena-panel, material interaktibo, argazki eta jokuen bidez mila urteko edari honen historia azaltzeko; sagarra eta sagardoaren kulturaren iragana, oraina eta etorkizuna eta Euskal Herrian duen garrantzia kulturala.

Dastalekua eta denda

Sagardoetxeako hirugarren gunea sagardoa txotx-etik dastatzera zuzendua dago. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.

Sagardo ezberdinak eta sagar muztioa, likoreak edo ozpinak bezalako sagarraren eratorriekin osatutako produktuak erosteko aukera ematen duen denda dauka Sagardoetxeak. Hauetaz gain, produktu gastronomikoak, dokumentazioa edo sagardoaren munduarekin lotutako informazioa eskuratu daiteke bertan.

Sagardo dastaketa museoko sarreraren barne dago. Haurrek sagar muztioa dastatzen dute (alkolik gabekoa).

Comprar entradas

La entrada al museo incluye la visita al manzanal, al espacio museístico y una degustación de sidra y otros derivados de la manzana para adultos y mosto de manzana para menores.

Comprar

Sagardoetxea + Menú sidrería

Completa la visita al museo con una experiencia en sidrería. Visita al Museo + comida o cena para degustar el típico menú sidrería.

Plan perfecto

Ba al zenekien...

El vocablo sagarra (manzana en euskera) no es de origen indoeuropeo, por lo tanto su uso existía dentro de las vascongadas antes de la llegada de las culturas indo-europeas (celtas, griegos, romanos).