Euskal sagardoaren museoa
Erakusketa eta bisita guneak
Museoak bisitarako hiru gune dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastalekua. Museoko bisitak beti gidatuak dira eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egiteko aukera eskaintzen da.
Bisita motak
Bisita guztiak gida batekin lagunduta egiten dira eta bisitaren edukiak banakako bisitarientzat, taldeentzat, ikastetxeentzat edo euskaltegiko lagun taldeentzat egokitzen dira.
Tarifak eta ordutegiak
Urte osoan zehar irekia dago, goizez eta arratsaldez. Sarrerek bisita gidatua eta sagardo dastaketa barne-hartzen dute 3,50€-tatik aurrera (helduak). Eskaintza guztia ikusi.
Arreta zerbitzu pertsonalizatua
Deitu edo idatzi iezaguzu zure bisita ahalik eta hoberen antolatzeko: garraio eskaera, tailerren eta taldeentzako jardueren antolaketa, gourmet bisitak…
info@sagardoarenlurraldea.eus
+34 943 550 575
Zer ikusi Sagardoetxean
Aukeratu gehien gustatzen zaizun sarrera eta/edo jarduera
Ba al zenekien...
Txalapartak sagarraren prentsaketaren amaiera iragartzen zuen eta lan hauetan lagundu zuten pertsona guztiak egindako sagar muztioa dastatzera gonbidatzen zituen.
Nola iritsi museora
Museoa Astigarragako Kale Nagusia 48 zenbakian kokatua dago (kultur etxearen alboan).
Museoak ez dauka aparkaleku propiorik, baina inguruan erraz aparkatu daiteke.
Mikrobusentzako eta mugikortasun urriko pertsonentzako iritsiera errazteko arrapalak daude.