Nola iritsi eta sarbideak

Nola iritsi

Sagardoetxea Sagardoaren Museoa Astigarragako erdigunean dago (Kale Nagusia, 48), Donostiatik 6 kilometrotara.

Google Maps-era joan

Nola iritsi

Sartu zure kokapena Google Maps-en eta jarraitu argibideak

Donostiatik Sagardoetxeara iristea:

Norberaren kotxean / autobusean:
  • Donostiako erdigunetik, Urumea ibaia zeharkatu Santa Catalina edo Maria Cristina zubitik eta autobusen geltoki aldera jarraitu.
  • Frantzia Pasealekutik jarraitu Urumea Pasealekurako norantzan.
  • Frantzia aldera jarraitu GI-41 errepidetik.
  • Tunela igaro eta Hernaniko norantzan jarraitu GI-41 errepidetik.
  • Astigarragan irten.
  • Lehendabiziko biribilgunean Sagardoetxeako norantzan jarraitu (seinaleak jarraitu) Pelotari kalean.
  • Kale Nagusira iritsi eta aparkatu.
  • Museorako eskailerak igo Informazio Puntutik hasita eta Sagardoetxeara iritsiera.
Lineako autobusean:

Sagardoetxeara beste hiriburuetatik iristea:

  • Bilbo: N-637> E-70/AP-8> AP-8 19 Irteera Astigarragan
  • Vitoria-Gasteiz: N-622> A-1 168 Irteera Astigarragan
  • Iruña-Pamplona: AP-15 168 Irteera Astigarragan
  • Baiona: A63> AP-8>E-5/E-70/E-80/AP-8 19 Irteera Astigarragan

Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako heltzeko moduak

Sagardoetxea mugikortasun mugatua duten pertsonentzako egokitua dago eta bisita gurpildun ahulkitan egiteko aukera dago.

Gurpildun ahulkiak erabiltzen dituzten pertsonek museoraino kotxean edo mikrobusean igotzeko baimena eska dezakete 943 55 05 75 telefonora deituta edo info@sagardoetxea.eus helbidera e-maila bidalita.

Kale Nagusitik museora iristeko dauden eskailerak saihestu nahi badira, Kale Nagusitik Jose Elzo plaza pasata ere iritsi daiteke museora.

Senior taldeentzako heltzeko moduak (hirugarren adina)

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek, museoraino kotxean edo mikrobusean igotzeko baimena eska dezakete.

Bidaia tamaina handiagoko autobusean egiten bada, museoko gida bat taldearekin adostutako tokira joango da zuen bila eta atzeko aldetik museora iristeko aukera ematen duen bidea zuekin batera egingo du, eskailerak saihesteko.

Azalpen hauekin lagundu ahal izateko, beharrezkoa da gurekin harremanetan jartzea 943 55 05 75 telefonora deituta edo info@sagardoetxea.eus helbidera e-maila bidalita.

Autobus eta mikrobusentzako aparkalekua

parkingAstigarragako sarreran, autobus eta mikrobusentzako aparkaleku zabala duen Bidebitarte industrialdea dago, eta taldeak Sagardoetxeako bisita egiten duen bitartean, autobusa bertan gera daiteke.

Bidebitarte industrialdera sartzeko, Astigarragako biribilgune handian lehendabiziko irteera hartu behar da (aparkalekuaren seinaleak jarraitu).